Dokumentuaren akzioak
Irudimena ikuste-efektuetan
Momixen lanetan dantzarien gorputzekin eraikitako ikuste-efektuak nagusitzen dira eta haiekin batera munduko konpainia handieneko ekoizpen maila dator, soinu-banda, argi eta jantziei begira. Kontrako platertxoan, ordea, ipar-amerikarren estilo hotza, estetika hutsalak dakarren arriskua eta Pendletonen ideia koreografikoen errepikakortasuna jarri behar dira. Lekua: Gasteizko Principal antzokia. Egunak: bihar, 22:00etan eta etzi, 18:00 eta 21:30etan.
Dokumentuaren akzioak