Irrintziko dantza pausoak Valentzian
Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kideak Valentzian egon dira asteburuan dantza egiten.
Urteko lehenengo irteera izan da, Valentziako D’albalat de la Ribera herrira, hain zuzen. Hango El Segreny grup de danses-ek Zumarragara egindako bisita itzuli diete zumarragarrek. Oraingoan, Irrintzi dantza taldeko kide helduak eta gaztetxoak ere joan dira; dantzari gaztetxo batentzat baino gehiagorentzat helduekin egin duten lehenengo irteera izan da. Musikariek lagundu dituzte dantzariak eta txistulari, txirula-jotzaile, akordeoi-jotzaile, trikitilari, pandero-jotzaile, atabal-jotzaile eta perkusionistek osatu dute bidaiari taldea. irrintzi
