Dokumentuaren akzioak
Irrintzi taldeak aukeratu ditu jada ezpata dantza egingo dutenak
Irrintzi dantza taldeko kideek erabaki dute jada nork egingo duen ezpata dantza datorren asteartean, Santa Isabel egunean. Kapitainak Paula eta Elena Urteaga ahizpak, Nekane Martin eta Sara Bidarte izango dira. Sokan, Nahia Alustiza, Joseba Arratibel, Iñaki Urteaga, Irati Etxeberria, Ane Esnal, Nahia Tubia, Adur Garmendia, Malen Larrañaga, Irati Marin eta Miren Hernandez joango dira. Urteaga-Fernandez anai-arrebak hiru dira eta hiruek parte hartuko dute ezpata dantzan.
Dokumentuaren akzioak