Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irrintzi dantza taldeak jaialdi ibiltaria egingo du larunbat arratsaldean

Dokumentuaren akzioak

Irrintzi dantza taldeak jaialdi ibiltaria egingo du larunbat arratsaldean

Urretxu eta Zumarragako Irrintzi dantza taldea bere 50. urteurrena ospatzen ari da eta larunbat honetarako jaialdi ibiltaria antolatu dute. Bi herrietako bost tokitan dantza egingo dute eta festa Zumarragako Euskadi plazan amaituko dute.
Komunikabidea
Otamotz
Mota
Albistea
Data
2017/04/06
Lotura
Otamotz

Festa honetan 210 lagun inguruk parte hartuko dute: Antxiñako Ama eta Lizarriturri taldeetako txistulariek, Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek, bi herrietako bertsolariek, Iratzarri taldeko dultzaineroek, Andoni Salamero eta Irati Goikoetxea poetek, Josu Maroto marrazkilariak, Irrintzi taldeko garai bateko eta egungo dantzariek, musikariek…

Parte hartzaileak bost taldetan banatuko dira eta herriko bost tokitan dantza egingo dute: Zumarragako Euskadi plazan, Iparragirre hiribideko plazatxoan (Izaskun eta Monterrey tabernen ondokoa) eta Eliz-Kalen, Areizaga-Kalebarren plazan eta Urretxuko Gernikako Arbola plazan.

Jaialdia 18:00etan hasiko da eta taldeak toki batetik bestera joango dira. Bost tokietatik pasako direnez, ikusleek ez dute mugitu beharrik guztien saioez gozatzeko. Amaieran, denek elkarrekin, Euskadi plazan dantzatuko dute. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldia Zumarragako Beloki pilotalekuan izango da.

Hurrengo ekitaldiak

Irrintzi dantza taldekoek ekitaldi asko antolatu dituzte 50. urteurrena ospatzeko. Tartean, bost erromeria. Dagoeneko bi egin dituzte. Hirugarrena Eitzako jaietan izango da: maiatzaren 14an. Laugarrena geltokietako jaietan izango da eta bosgarrena Agiñako San Martin jaietan.

Bi jaialdi ere antolatu dituzte. Lehenengoa larunbat honetakoa izango da. Bigarrena uztailaren 14an egingo dute, Antxiñako Ama txistulari taldekoekin batera. Izan ere, talde honek ere 50 urte bete ditu.

Irailean Urretxuko Euskal Jaian parte hartuko dute eta udazkenean bazkaria edo afaria eta erakusketa egingo dituzte. Dagoeneko erakusketarako argazkiak biltzen hasi dira. Irrintzi dantza taldearen argazkiak dituztenek, digitalizatu eta irrintzi50erakusketa@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dituzte.

Irrintzi dantza taldeak jaialdi ibiltaria egingo du larunbat arratsaldean

Dokumentuaren akzioak