Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irradaka soka dantza ekitaldia egingo da martxoaren 16an Astigarragan

Dokumentuaren akzioak

Irradaka soka dantza ekitaldia egingo da martxoaren 16an Astigarragan

Komunikabidea
Kronika
Tokia
Astigarraga
Mota
Albistea
Data
2025/01/19
Lotura
Kronika

Dantza prestatzeko ensaioak egingo dira urtarrilaren 25ean eta otsailaren 8an, ikastolako aretoan goizeko 10:00etan hasita.

 

Hasi berria den urte honetan ere, Astigar Dantza Taldeak ekitaldia antolatu du martxoaren 16rako. Bertan irradaka soka dantza dantzatuko dute astigartarrek.

Betan parte hartu ahal izango dute 15 urtetaik gorako astigarragako emakume guztiek.

Ekitaldia prestatzeko ensaioak

Ekitaldia baina lehen, Astigarragako emakumeek bi ensaio egingo dituzte. Lehena urtarrilaren 25ean egingo dute eta bigarrena otsailaren 8an. Bi ensaioak ikastolako aretoan egingo dituzte, goizeko 10:00etan hasita.Bertan prestatuko dute martxoko ekitaldia.

50 emakume elkartzea izango da aurtengo erronka

Dantza taldeko kideek azaldu dute aurten Astigar taldeak 50.urteurrena duenez, martxoak 16ko ekitaldian 50 emakume elkartzea izango dela erronka. «Ea denon artean erronka lortzen dugun», diote dantzariek. Beraz, herriko emakumeei dei egiten diete emanaldia eta ensaioetan parte hartzera.

Dokumentuaren akzioak