Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Irradaka' emango diote bihar ongi etorria udaberriari Astigar Dantza taldeko emakumeek

Dokumentuaren akzioak

'Irradaka' emango diote bihar ongi etorria udaberriari Astigar Dantza taldeko emakumeek

Komunikabidea
Kronika
Tokia
Astigarraga
Mota
Albistea
Data
2023/03/18
Lotura
Kronika

Adin ezberdinetako emakume astigartarrek hartuko dute parte, eguerdiko 13:00etatik aurrera Foru Plazan, dantza eta kantu saio berezi, bezain borobil honetan. 

Astigar Dantza taldeak eskainiko du Irradaka dantza saioa bihar, 13:00etatik aurrera, Foru Plazan, Astigarragako adin ezberdinetako emakume talde batekin. Udaberriko ekinozioa etzi martxoaren 20an da, udaberrian sartzen den eguna, eta aldaketa Irradakak iragarriko du bihar Astigarragan negua amaitu dela.

Irradaka borobilean, eskutik helduta, egiten den emakumeen dantza da. Udaberria eta haziak ereiteko garaia ospatzen da dantzatuz, eta bitartean abestu ere egiten da. Euskal Herriko herri askotan egiten da, eta adibidez, Hernanin San Joanetan egiten den Kantaita dantza Irradaka bat da, baina kasu horretan udarako solstizioa da. Koplen kantatzea soroen emankortasunari aldarri egiten dion esaldia oihukatuz bukatzen dute: «Orain arte belar, hemendik aurrera gari!». 

Borobilean dantzatzea, dantzarako egitura zaharrenetakoa jotzen da 

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak irradaka edo irraidaka hitzaren esanahia borobilean dantzatzea dela dio. Euskal Herrian zehar hainbat Irradaka ezagun daude eta azken urteetan gehiago berreskuratu dira, Astigarragakoa kasu. Irradakan dantzatzeak daukan indar berezi horren erakusgarri da mundu zabalean hainbat kultura eta garai historikotan dantzatu direla eta dantzatzen direla emakumeak. Dantzarako egitura zaharrenetakotzat jotzen da borobila, komunitateen erritualetan, ezteietan eta suaren inguruko zeremonietan ohikoa.

Irradakan dantzatzeak daukan indar berezi horren erakusgarri da mundu zabalean hainbat kultura eta garai historikotan dantzatu direla eta dantzatzen direla emakumeak.

Dokumentuaren akzioak