Dokumentuaren akzioak
Irma Hoffren donostiarrak jasoko du Gipuzkoako Dantzaren saria
DANTZAREN HILABETEA
Irma Hoffren Malandain Ballet Biarritzeko konpainiako kidea den donostiar dantzariak jasoko du Gipuzkoak Dantza Profesionalen Elkartearen urteroko hamaseigarren saria apirilaren 30ean, Donostiako udaletxean. Ekitaldi horretan, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Egunaren kariaz idatzitako mezua irakurriko dute, gainera.
Hurrengo egunean, maiatzak 1, Victoria Eugenia antzokiak Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala hartuko du, gipuzkoar profesionalek amaiera eman diezaioten Dantzaren Hilabetearen jarduera egitarauari. Besteak beste, Kontxako barandako barra-ariketen erakustaldia egongo da horien artean, apirilaren 22an.
Aurten, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 24 eskolatako 1.474 dantzarik hartuko dute parte horretan, 809k barra txikian eta 665ek klasikoan.
Egun bat lehenago, Dantza Kalean ospatuko da udaletxeko terrazaren aurrean, eta denetariko dantzak ikusi ahalko dira bertan: jazza, hip-hopa, garaikidea, klasikoa, tradizionala eta flamenkoa.
Dokumentuaren akzioak