Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iratzarri Dantza Taldeak, 25 urte

Dokumentuaren akzioak

Iratzarri Dantza Taldeak, 25 urte

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2004/11/26

Abenduaren 18an izango da hitzordua, larunbata, udal kiroldegian, gaueko 10:00etan. Emanaldi horretan, 25 urte hauetan dantza taldeko partaide izan diren dantzari eta musikariak bilduko dira, eta taldeak jarraitu duen ibilbidea erakusten saiatuko dira dantza, musika eta arroparen bidez. Sarrera doan izango duen ikuskizun horretan, dantzariek (asko eta asko aspaldi dantzarik egin gabeak direnak) oraindik sasoiko daudela erakutsiko dute.



Igandean, festari jarraipena emango zaio, 12:00etan Musika Plazatik abiatuko den kalejira batekin. Bertan, Iratzarri Dantza Taldean parte hartutako musikariez gain, Mallorca-tik etorritako 'Xeremiers de son Roca' musika-taldea ere izango da bertan.



Ondoren, 14:30etan, Zinema Pilotalekuan elkartu eta herri bazkarian parte hartzeko aukera izango du edonork. Guzti guztiei dei egiten zaie 25.urteurren honetan parte har dezazuen.



Herri-bazkarian parte hartzeko txartelak, Mendizabal kinkiladendan eta Azkuelek dekorazio eta iluminazio dendan eskuratu ahal izango dira, abenduaren 13a bitarte. Bi menu izango dira aukeran, bata helduen menua, 15 eurotan eta bestea, haurrentzako menua 10 eurotan. Eta bazkal ondoren, berriro ere Iratzarrin aritutako musikariak entzuteko aukera izango da lehenik, eta bukatzeko, 'Trikizio' berbena taldea izango da, festari amaiera alai eta dantzagarri bat emanez.

Dokumentuaren akzioak