Dokumentuaren akzioak
Iratxe Ansaren dantza ikuskizuna, La Fundicionen
Ansaren lana maskararen kontzeptutik abiatu da. “Maskara ez soilik objektu gisa, baizik eta nortasuna gorputzetik kanporatzeko dispositibo gisa ere… eraldatu egiten gara, bestelako nortasunak hartzen ditugu…”. Horretarako, sudur gorria erabiltzen du dantzari donostiarrak, maskaraz eta nortasunaz aldatzeko gailu gisa.
Donostian jaioa, Iratxe Ansa bere hiriko Musikako Goi kontserbatorioan ikasi zuen, eta gero, Alemanian ere egin zituen ikasketak. Harrezkeroztik, hainbat balletetan aritu da. 2002an, halaber, Ikus-entzuleen eta Emakumezko Dantzari Onenaren sariak jaso zituen Alemaniako Solo Tanz Internationales antzerki-jaialdian.
Dokumentuaren akzioak