Dokumentuaren akzioak
Iratxe Ansa donostiarrak Veneziako Dantza Bienalera eramango du "Al desnudo"
Iratxe Ansa eta Igor Bacovich, Metamorphosis Dance. Argazkia: Danilo Moroni eta Juan Carlos Toledo.
Veneziako topaldian, interpretazio sailean 2020ko Espainiako Dantza saria irabazi zuen dantzariak “Al Desnudo” ikuskizuna, Igor Bacovich italiarrarekin batera egiten duen duetoa, erakutsiko du. Metamorphosis konpainia sortu zuten bi-biek, duela hainbat urte.
“Al desnudo”k “inoiz ez bezala mamitzen du” Ansaren eta Bacovichen lan fisiko eta birtuosismo handikoa, sortzaileen hitzetan. Tentsioa darion musika emozionalak abiatzen du ikuskizuna, eta musika esperimentalagora lerratzen da gero, tekno estilo “oso finera”.
Sortzaileek azaldu dutenez, “Al desnudo ikuskizuna dinamikoa da, eta aise batzen ditu musika eta mugimendua. Kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea (duo klasikoa, Philipp Glassen erritmoan), emeki dantza oso fisiko eta esplizitua bihurtzen da, Johan Wieslanderren konposizioek gidatuta”.
Tentsioa darion musika emozionalak abiatzen du ikuskizuna, eta musika esperimentalagora lerratzen da gero, tekno estilo “oso finera”.
Dantzako Ohorezko Urrezko Lehoia Germaine Acogny fantses-senegaldar dantzariak jasoko du, eta Zilarrezkoa, Oona Doherty ipar-irlandarrak.
Dokumentuaren akzioak