Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irati Olaizola Goñik Zarauzko aurresku txapelketa irabazi du

Dokumentuaren akzioak

Irati Olaizola Goñik Zarauzko aurresku txapelketa irabazi du

Igandean jokatu zen, Euskal Astearen barruan. Sustraiak taldetik Amaia Azpeitiak eta Eider Carballok ere parte hartu zuten.
Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2025/09/10
Lotura
Goierriko Hitza
Oilazola, eskuinean txapelarekin.

Irati Olaizola Goñi Sustraiak dantza taldeko dantzariak Zarauzko aurresku txapelketa irabazi du. Legazpiarrak irabazitakoa, Zarauzko Euskal Astearen barruan antolatutako aurresku txapelketaren 37. edizioa izan da, igandean jokatutakoa. 

Gipuzkoar erako aurreskua zen txapelketakoa, eta lurraldeko zazpi herritako dantzarik parte hartu zuten, horietatik hiru, legazpiarrak, Irati Olaizolarekin batera Sustraiek taldeko kide dituen Amaia Azpeitia Osinalde eta Eider Carballo Zabalo ere izan zirelako partaideen artean. Legazpiko beste bi dantzari hauek ere lan bikaina egin zuten, taldeko ordezkari den Jon Dorronsorok zehaztu duenez.

Bakoitzak hiruna dantza egin zituen, bi txandatan banaturik: lehenik Soinu Zaharra eta Desafioa, eta ondoren Zortzikoa. Irati Olaizolaren ondoren Lezoko Ane Jaunarena Cereijo eta Pasaiako Danel Castillo Arbona sailkatu ziren.

Dokumentuaren akzioak