Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irati Olaizola, aurresku dantzari onenen artean

Dokumentuaren akzioak

Irati Olaizola, aurresku dantzari onenen artean

Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2022/10/16
Lotura
Goierriko Hitza

Sustraiak dantza taldeko Irati Olaizola legazpiarra bigarren postuan sailkatu da Euskal Herriko laugarren gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa Nagusian. Txapela Oiartzungo Mattin Etxebestek jantzi du, eta Lezoko Ane Jaunarena izan da hirugarrena. Hondarribiko Itxas-etxea aretoan jokatu zen txapelketa larunbat arratsaldean, eta bertan 15 urtetik gorako 16 dantzari lehiatu ziren, neskak zein mutilak. Horien artean ziren baita ere Legazpiko dantza taldeko Amaia Azpeitia, Laia Arruabarrena, Maider Encina eta Naroa Sanchez. Lau legazpiarrek ere lan ona egin zuten txapelketan.

Dokumentuaren akzioak