Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irailaren 10ean estreinatuko da Biarritzen "Soka", euskal dantzari buruzko multimedia erakusketa

Dokumentuaren akzioak

Irailaren 10ean estreinatuko da Biarritzen "Soka", euskal dantzari buruzko multimedia erakusketa

Boiseko Jaialdin izan zirenek "Soka"-ren aurrerapen txiki bat ikusteko aukera izan zuten, Euskal Kultur Erakundearen eta Basque Museum-en lankidetzari esker. Orain, euskal dantzari buruzko erakusketa multimedia honen estreinaldi ofiziala ostegunean egingo da Biarritzen, irailaren 10ean. Santa Eugeniako elizpean 400 ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original eta erakusketarako eginiko hainbat argazki ikusgai.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Biarritz, Lapurdi
Mota
Albistea
Data
2015/09/07
Lotura
Euskalkultura.com

Datorren ostegunean irekiko da Biarritzen euskal dantzari buruz inoiz eginiko erakusketarik handienetako bat, Euskal Kultur Erakundeak (EKE) ekoitzi duen Soka. Erakusketak 150 metro kuadroko tokia hartuko du Biarritzeko Santa Eugenia elizpean, bertan euskal dantzaren arlo desberdinak jorratuta. Sarrera doan da eta urriaren 11 arte egongo da bertan ikusgai.

Erakusketa multimedia honen edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dira (euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa) eta edukiak oso aberatsak eta anitzak iragartzen dira: 400 bat artxibo, elkarrizketa zati, soinu zati eta artxibo irudia, zazpi bideo sorkuntza original, eta erakusketarako propio eginiko argazki ugari.

Erakusketa ibiltaria izango da eta Biarritzeko erakustaldiaren ostean Donostian izango da otsailean, Europako Kultur Hiriburuaren ekimenen barruan. Izan ere, antolakuntzan EKErekin batera lankidetzan izan dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostia2016 erakundea. Sostengua eman duten ere Etxepare Euskal Institutuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, besteak beste. 

"Soka erakusketa ibiltaria da. Gure xedea da bixtan dena ahal bezain tokitan hedatzea bizpahiru urtez, lehenik Euskal Herrian, nola ipar halaz hegoaldean, bainan baita ere Frantzian eta ahalaz Europako beste hiriburu batzuetan" agertu dio EuskalKultura.com-i EKEko zuzendari Pantxoa Etchegoien-ek. "Kanpoari begira Etxepare Institutuarekin lan egiten dugu, hain zuzen partaideak edireiteko".

Diaspora ere gogoan izan dute eta, halatan, erakusketaren aurrerapen txiki bat aukeztu zuten Boiseko Basque Museum-en uztailean, Jaialdi euskal festa handia kari. "Dudarik ez gure interesa litzatekeela Diasporara eramatea, edo errazago, erakusketaren bikoizketa baten egitea. Gogoan dugu, bainan oraino goizegi da aipatzeko, gure lehen xedea baita irailaren 10eko estreinaldia Biarritzen. Agian gustukoa izanen duzue!", amaitu du Pantxoa Etchegoinek.

Erakusketa zure herrira edo euskal etxera ekartzea proposatzeko, jarri harremanetan EKErekin, hemen.

"Soka" erakusketa datorren ostegunean inauguratuko da Biarritzeko Santa Eugenia elizapean
"Soka" erakusketa datorren ostegunean inauguratuko da Biarritzeko Santa Eugenia elizapean

Dokumentuaren akzioak