Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iparraldera begira

Dokumentuaren akzioak

Iparraldera begira

Jon Mikel Intsausti zumarragarrak maskaradei buruzko erakusketa prestatu du

Egilea
Asier Zaldua
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Zumarraga
Mota
Albistea
Data
2012/01/10
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Bada, ordea, Iparraldearekin harreman estua duen Hegoaldekorik. Jonmikel Intsausti zumarragarra, adibidez. 1993an Zuberoara eraman zuten maskarada bat ikustera, bertan lagunak egin zituen eta ordutik makina bat aldiz joan da bertara. Bi Euskal Herriak apur bat gerturatzeko asmoz, maskaradetan ateratako argazkiekin erakusketa irekiko du ostiralean 19.00etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.

Maskarada Zuberoako neguko inauteria da eta musikaz, dantzaz eta antzerkiaz osatuta dago. Urtero herri batek prestatzen du eta urtarriletik apirilera bitartean ia igandero antzezten du Zuberoako herri batean.

Esan bezala, Intsaustik 1993an ikusi zuen lehen maskarada, Zuberoako lagun baten eskutik: "Donostian lan egiten nuen eta Genevieve Salak berak parte hartzen zuen maskaradara gonbidatu gintuen".

Ordura arte Iparraldeaz ezer gutxi zekiela aitortu du. "Bidaia hari esker, bertako paisaia, kultura eta jendea ezagutzen hasi ginen. Donostia, Beasain, Urretxu eta Zumarragako lagunak joaten ginen", kontatu du. Bere ustez, garai hartan Iparraldea "psikologikoki" egun baino urrutiago zegoen.

Dena den, oraindik urrunegi dago: "Toki bukoliko bezala ikusten dugu, baina hango jendea ezagutu behar da aurriritziak apur-tzeko. Euskaldunak dira, gu bezala, eta herri bat osatzen dugu. Gehiagotan joan beharko ginateke hara, komunikabideak hobetu beharko lirateke, ETBk hango berri eman beharko luke..."

Intsaustik 20 bat maskarada ikusi ditu dagoeneko eta goiko eta beheko Euskal Herritarrak hurbiltzeko, urte hauetan guztietan ateratako argazkiak erakustea erabaki du: "Juan Mari Gabilondoren eta Carlos Mediavillaren laguntza izan dut. Argazkiek maskarada zer den erakusten dute, baina horretarako testuak eta pantaila bat ere izango dira. Eusko Ikaskuntzaren Eusko Media fundazioari eskerrak eman nahi dizkiot, euren bideoa utzi baitidate". Intsaustik erakusketa beste herri batzuetara eramateko asmoa du.

Bukatzeko, Zumarragako Udalari eskerrak eman nahi dizkio argazkiak erakusteko aukera emateagatik eta jendeari Iparraldera joateko gonbita luzatu nahi dio. Maskarada garaian bada, hobe: "Aurten Santa Grazikoek egingo dute maskarada. Jendeak aukeratu dezala igande bat eta joan dadila. Ikuskizun umoretsua eta ederra da. Bide batez, hango herriak ezagutu ditzatela. Benetan politak eta lasaiak dira".

Jonmikel Instausti, Urretxuko Iparragirre plazan, Zumarragako erskusketa aretoan jarriko duen argazkietako bat eskuartean duela.

Jonmikel Instausti, Urretxuko Iparragirre plazan, Zumarragako erskusketa aretoan jarriko duen argazkietako bat eskuartean duela.

Dokumentuaren akzioak