Dokumentuaren akzioak
Iparraldeko Dantzari Eguna, Apirilaren 13an, Hendaian
IDB Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak dantza taldeak federatzen ditu, eta aurten, bakarka ari diren dantzariei ere idekia zaie.
Gaur egun, 60 bat talde IDBri lotuak dira : talde desberdinen artean, 2000 haur, 500 dantzari gazte, eta 300 bat heldu badira.
Iparraldeko Dantzari Eguna berpizten dute
Gogoeta ziklo bat dantza taldeekin baterat egin eta, Iparraldeko Dantzari Eguna berriz antolatzeko galdea atera da.
Urte guziz Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzen da, 7 probintzietako dantzariekin, bainan Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberokoek beste hitzordu bat nahi baitzuten, Iparraldeko Dantzari Eguna berriz antolatzea erabaki dute.
Orotarat 16 taldek parte hartuko dute, eta Gipuzkoatik, Donostiako Goizaldi dantza taldea gomitatua da.
Dantza, musika eta giro koloretsua
Dantzari Eguna goizeko 10etan hasiko da, Hendaiako Kaneta portuan, Entrepuentes eta Gaztelu aldean.
11,30etatik goiti, Dantzari Eguna Daniel Ugarte frontoian iraganen da : ikusgarri handiarendako txartelak aintzinetik erosten ahal dira (HEMEN) eta bertan ere salgai izanen dira, 6 eurotan (sartzea dohainik 12 urtezpetikakoentzat).
Eguerditan, bazkari alaitua, arratsaldean dantza desafioak, arratsean, dantzaldia Holako De Luxe taldearekin, eta nahi dutenentzat, after gaua Hendaiako Gaztetxean !
Dokumentuaren akzioak