Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ipar Irlandako Trim the Velvet taldea izango da aurtengo gonbidatua Nazioarteko Folklore Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Ipar Irlandako Trim the Velvet taldea izango da aurtengo gonbidatua Nazioarteko Folklore Jaialdian

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2021/07/06
Lotura
Barren

2021 07 06 folklore jaialdia Ipar Irlandako Trim the Velvet 1

Urtebeteko etenaren ondoren, uztailaren 23an itzuliko da Nazioarteko Folklore Jaialdia. 34. edizioa izango da aurtengoa, eta azken urteetan bezala, Maalako parkean egingo dute. Pandemiara egokitu behar izan dute aurtengo ikuskizuna, eta ondorioz, ohikoetan baino laburragoa izango da.

Ordutegia ere ez da ohikoa izango, eta gauez beharrean, 19:00etan izango da.

 • Irlandako eta Gipuzkoako dantzak
Aurten beraz, hiru talde beharrean, bi taldek hartuko dute parte: Irlandako Trim de Velvet eta Elgoibarko Haritz Euskal Dantza Taldea izango dira oholtzan.
Ipar Irlandako taldea da Trim De Velvet, Belfastekoa, hain zuzen ere, eta Irlandako dantza tradizional batetik hartu du izena taldeak. Kathy O’Connor dantzari eta koreografoak sortu zuen taldea, eta bera da gaur egun ere zuzendaria. Kolore eta musika biziz jantziko dute Maalako parkea.
Haritz dantza taldeak, bestalde, Gipuzkoako dantzak eskainiko ditu. Ezpata dantza, soka dantza, trokeo dantza, fandangoa eta arin arina. 21 dantzari arituko dira.
Covid-19a dela-eta, kutsatzeko arriskuak murriztu nahi izan dituzte, eta ondorioz, talde bakoitzak bere txanda izango du oholtzan, eta ez dira une batean ere nahastuko. Irlandako taldeak hasiko du saioa, eta talde bakoitzak ordu erdiko emanaldia egingo du. Antolatzaileek jakinarazi dute aurten ez diotela talde gonbidatuari harrerarik egingo udaletxean, jende pilaketak sahiesteko.

2021 07 06 folklore jaialdia Ipar Irlandako Trim the Velvet

 • Aforo mugatua
Maalako parkean jarriko dituzte harmailak, baina aurten aforoa mugatuko dute. Doan izango da ikuskizuna, eta ez dago sarrerak erosi beharrik, baina arduradunek eskatu dute aurrez izena emateko. Horretarako, mahaia jarriko dute bariku honetan eta datorren barikuan Maalan bertan, 17:00etatik 19:00etara. Sare Sozialetan eta watssapez ere zabalduko dute online izena emateko aukera.

 

∞Lotura duten albisteak:

Dokumentuaren akzioak