Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ipar Euskal Herriko dantzetako jantziak ikusgai San Telmo Museoan

Dokumentuaren akzioak

Ipar Euskal Herriko dantzetako jantziak ikusgai San Telmo Museoan

Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/03/28
Lotura
Irutxuloko Hitza
Dantzaz ele
'Dantzaz ele. Jantziak' erakusketa. (Argazkia: Donostia Kultura)

San Telmo Museoak Dantzaz ele. Jantziak erakusketa aurkeztu du, martxoaren 28tik apirilaren 23ra klaustroan eta elizan ikusgai izango dena. Aste Santuko oporraldian San Telmok tradizioekin lotutako programazioa eskaintzen du, Atzokoak gaur izenburupean. Aurtengo egitarauak Ipar Euskal Herriko dantza tradizionalei eman die protagonismoa, Maritzuli Konpainiaren eskutik datorren erakusketa honekin.

Dantzaz ele. Jantziak erakusketak Iparraldeko lau festa tradizional ditu ardatz: Besta Berri (edo Corpus Christi jaian egina); kaskarotak edo Lapurdiko inauterietako desfileak; kabalkadak eta tobera-mustrak; eta maskaradak.

Erakusketan ehun manikik baino gehiagok dantza hauetako pertsonaia protagonistak ezagutaraziko dituzte, bakoitzean erabiltzen diren jantziak erakutsiz. Muntaketak konpartsek behar duten egitura, antolaketa eta prestakuntza ere azaltzen du. Jantziekin batera, testuak eta irudiak daude, dantzak non egiten diren, ospakizunen egutegiak, motiboak, irudikatutako gaiak, parte hartzaileak eta desfile bakoitzaren dinamikak kontatzen dituztenak. Dantzan elkarteak egindako grabazioei esker, badira dantza hauen inguruko hainbat ikus-entzunezko ere.

Erakusketarekin batera, haur eta familientzako jarduera programa bat izango da, gaia sakonago ezagutzeko eta dantza tradizional horien unibertsoan murgiltzeko. Apirilean zehar egingo dira jarduerak, batez ere, Aste Santuko oporretan. 

Dokumentuaren akzioak