Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iortia kultur guneak Altsasuko ihote segizioa hartu du

Dokumentuaren akzioak

Iortia kultur guneak Altsasuko ihote segizioa hartu du

Ereintza, Juan Tranposoa, maskarika, sorginak, akerra, momotxorroak… Batek berak ere ez zuen hutsik egin nahi izan Altsasuko Ihote Batzordeak antolatutako erakusketaren aurkezpenean. Iortia kultur guneko erakusketa gelan bildu zen jendeari, haurrak batez ere, inauteria lurra esnatzeko deia azaldu zieten guztien artean, kontakizun bat tarteko.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2018/02/07
Lotura
Guaixe

Mustutze ekitaldiaren ondoren Altsasuko ikastetxeetako ikasleek egindako muralak, marrazkiak edota eskulanak ikusteko aukera dago. Horrekin batera, ihote segizioko pertsonaien jantziak dituzten manikiak ere badaude. Erakusketa atzo mustu zen eta herrian ihote zikloak irauten duen bitartean kultur gunean ikusgai izanen da, hilaren 18ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara.

Iortia kultur guneak Altsasuko ihote segizioa hartu du - 1

Dokumentuaren akzioak