Usadioari jarraituz, Euskal Dantza emanaldia eskaini dute aurten ere Iñurritza auzoko bizilagunek San Pelaio egunean. Hogei bat dantzarik parte hartu dute eta dozenaka lagunen aurrean aritu dira, Iñurritzako zabalgunean, agertokitik doinua jarri dieten txistulari eta danbolindarien erritmora.
Dantzariek, gainera, publiko artean ziren bi lagun atera dituzte plazara eta aurresku bana eskaini diete. Hala, dantzariak nahiz bertaratuak gustura aritu dira jai giroan festa eguna ospatzen.