Intxixu bihar jaitsiko da Aiako Harritik oiartzunera

Inauterietako jai giroa gaur hasiko dira berotzen herriko bi ikastetxeek

Egilea
A.M.
Hedabidea
Noticias de Gipuzkoa
Lekua
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2007/02/16

Bihar ere, auzoetako festa berpizteko asmoz, zenbait talde eskean ibiliko dira etxez etxe eta baserriz baserri. Dantzariz zein poxpolinez jantziko dira.

Jaiari bukaera igande arratsaldean emango zaio. Intxixu berriz bere kobazulora joango da datorren urtera arte. Aurten, lehenengo aldiz, suzko aker bat aterako dute Doneztebe plazara. Baina Inauterietako giroa gaur hasiko da nabarmentzen herriko bi ikastetxeetako ikasleek eskainiko duten ekitaldiarekin.