The Royal Ballet-en Intxaur kraskailua balleta zuzenean zinema aretoetan ikusteko aukera egongo da ostegun honetan, hilak 8, 20:15ean. Londresko Royal Opera House-kin bat egingo dute mundu osoko pantailek, Piotr Ilich Chaikovski-ren maisulanean oinarritutako ikuskizunaz gozatzeko.
Lev Ivanov-en koreografia da jatorrizkoa, eta Peter Wright-ek moldatu du. Dantzari nagusiak, berriz, Fumi Kaneko, William Bracewell, Sae Maeda eta Joseph Sissens dira.
Modelo aretoak ere emango du 165 minutuko iraupena duen lanaz gozatzeko aukera, eta sarrera 12 euro kostatuko da. 18 urtez beherakoek merkeago izango dute sarrera, 7,5 euroan.