Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Intxaur kraskailua' emango dute gaur Bilboko Arriagan

Dokumentuaren akzioak

'Intxaur kraskailua' emango dute gaur Bilboko Arriagan

Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2007/06/26

Angela Santosek egin du obraren egokitzapen koreografikoa eta Igor Yebra aritu da haurrak zuzentzeko lanetan. Hala, bada, gaur ikasturtean zehar eginiko lana erakutsiko dute Arriaga antzokiko oholtza gainean izango diren haurrek. Guztiek Intxaur kraskailua lana emango dute Bordeleko Operako bi dantzari nagusien laguntzarekin; Oksana Kucheruk eta Roman Mikhalevek izango dituzte obrako rol nagusiak.

Obra horretan Gabonetan Stahlbaum familiak etxeko haurrei oparituriko jostailuak dira obrako protagonista nagusiak. Gau batean jostailuek bizia hartuko dute eta beraien arteko guda hasiko da.

Clara familiako alabaren papera beteko du Oksana Kucheru dantzariak, eta Roman Mikhalevek, berriz, printzearena egingo du.

Dokumentuaren akzioak