Dokumentuaren akzioak
«Intxaur-hauskailu» berezia eta DVD berri bat Biarrizko Balletarentzat
Biarrizko Balletaren bi konpainiak -«ofiziala» eta gaztea, alegia- elkartu dituzte lehenengo aldiz, eta guztira 26 dantzari bilduko dira agertokian.
Hoffmannen ipuinean oinarritutako «Intxaur-hauskailua»-ren emanaldiak Malandainek berak moldatu duen koreografia du. Donostian bihar eta etzi izango da ikusgai; Iruñean, berriz, urtarrilaren 3 eta 4an.
Bestalde, urtarrilean Biarritzen bertan ospatuko den FIPA jaialdian (Festival International des Programmes Audiovisuels delakoa) «Don Juan» koreografiaren inguruko DVDa aurkeztuko dute. Sonia Paramo-ren eta Patrick Lauze-ren zuzendaritzapean, Gare du Midin joan den azaroan grabatu zuten dokumentala, making-off-a eta beste hainbat bonus dituelarik. Horrez gainera, Baionako Fnac-en eta Biarrizko Le Royal zineman ikusleen aurrean aurkezteko asmoa omen dute.
Dokumentuaren akzioak