Bagara Kolektiboak I[n]tera[k]zio Laborategia (emanaldia eta solasaldia) egingo du gaur, ekainak 17, 20:30ean, Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
Proiektu honen xedea, dantzaren bidezko gorputzen mugimendua, zuzeneko musika eta teknologia berriek eskaintzen duten aukeren artean osatzen den interakzioan sakontzean datza. Hiru diziplina hauek elkarreraginean sortzen duten lengoaia hibridoan ikertzea hain zuzen.
Kolektiboak honela deskribatu du proposamena: “Hiru diziplinen arteko elkarrizketa honen bitartez, ikuskizun soil bat eskaintzeaz gain, esperientzia berri bat bizitzera gonbidatu nahi dugu ikuslea. Bertan, mundu birtual eta errealaren arteko bidaia bat proposatzen dugu eta esperimentazio sentsorialari bidea egiten zaio”.
Bertan parte hartzen duten sortzaileak eta interpreteak Uribarri Atxotegi, Ane Gabilondo, Maider G. Etxegibel, Unai Bilbao eta Aritz Lasarguren dira.