Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Instantean' ikuskizuna Lamixine taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

'Instantean' ikuskizuna Lamixine taldearen eskutik

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/01/13

«Batez ere argiaren inguruan egin dugu lan», dio taldeak. «Argitzen gaituen argia eta sortzen diren itzalak dira ardatz, argitan jartzeko dugun era eta inguruan dugun espazioa argitzeko modua». Zazpi aktore-dantzari agertuko dira agertokian: Marie Maigret, Sophie Rouxel, Caroline, Beatrice Guerra, Johana Etxeberri, Raul Garcia Etxeberria eta Joxelu Berasategi. Sarita Berahak zuzendu du lana.

Instantean ikerketa gisa ikusten dute eta garrantzi handia ematen diote bat-batekotasunari: «Hemen eta han instantea mamitzen dugu, eta zuek ikusten duzuen istantean agertzen da».

Dantza. Instantea. Lamixine taldearen eskutik.
Lekua: Berako (Nafarroa) kultur etxea.
Noiz: Gaur, 19:00etan.

Dokumentuaren akzioak