Dokumentuaren akzioak
Inoizko arrakastatsuena izan da aurtengo «Maitaldia» dantza jaialdia
Munduko dantzak
Eskaintza artisitikoari dagokionez, oso gustura azaldu zen Claverie: «Orain hiru urte jaialdiari emandako birakoaren gailurra izan da aurtengoa. Munduko dantzen itzuli bat eskaini nahi izan dugu, eta lortu dugu. Hurrengo urterako, hego hemisferioko dantzariak, hala nola Argentina edo Afrikakoak, edo Finlandia bezalako herrietako taldeak gonbidatu nahi ditugu». Emanaldi guztiak arrakastatsuak izan ziren aurten, Claverieren iritziz, eta eskaintzren artean Miguel Robles koreografo argentinarraren edo Natxo Duatok zuzendutako Espainiako Dantza Konpainiaren lanak nabarmendu zituen.
Hurrengo urterako, antolatzaileek hobekuntza batzuk ekartzeko asmoa dute. Besteak beste, hurrengo urtean Gare du Midi aretoko ikusgarrietako lekuak zenbakituko dituzte. Larunbateko programazioa arintzeko aukera ere aztertuko dute, ikusleek guztiak ikusi ahal ditzaten.Dokumentuaren akzioak