Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inoiz baino talde gehiago eta inoiz baino herri gehiagotan

Dokumentuaren akzioak

Inoiz baino talde gehiago eta inoiz baino herri gehiagotan

Nafarroan zein atzerrian egiten den dantza garaikidearen ikuspegi zabala izango da

Egilea
Alberto Barandiaran
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Iruñea
Mota
Erreportajea
Data
2001/04/29

Iruñerrian pilatu izan dira orain arte Nafarroan dantza garaikidea ikusteko zeuden aukera apurrak, Gaiarre Antzokia, Nafarrako Antzerki Eskola eta Zizur Nagusiko kultur etxea izan baitira ikuskizun hauetarako ohiko topalekuak. Aurten, ordea, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Escena dantza egitaraua Zangozan, Valtierran eta Urantzian ere ikusi ahal izango da. Emankizunaren aurkezpenean Ekintza Kulturalerako Zerbitzuko buru Jesus Maria Bengoetxeak nabarmendu zuen horrelako ekitaldiak eskaintzeko inbertsio handiak egiten ari direla aspaldi honetan azpiegituretan.



Hilaren 30ean, Dantza Eguna dela eta, maratoia eskainiko da Nafarroako Antzerki Eskolan, eta arratsaldetik aurrera Nafarroako hainbat talderen lana ikusi ahal izango da. Arcaladanza antzerki taldeak Maletas izeneko lana eskainiko die gazteenei Zizur Nagusian maiatzaren 4an eta 5ean, eta Jant-Bi konpainiak dantza alemaniarraren eta afrikarraren arteko nahasketa erakutsiko du hilaren 5ean eta 6an, Gaiarre Antzokian. Camut Band, 10 &10, Au Ments, Lapsus eta beste hainbat taldek ere jende berria erakartzeko asmo dute.



Nafarroako Dantza Eskolako zuzendari Jose Lainezek azpimarratu zuen horixe dela helburua, publiko berriak erakartzea, eta bertan haurrekin egiten ari diren lana gogoratu zuen. «Aurten, bigarren aldiz, 10 eta 14 urte bitarteko gazteekin dantza emankizunak egingo ditugu Zizur Nagusian, dena barrutik ikus dezaten».



IKUSLE BERRIAK



Publiko berriak erakartzea da helburua. Hala, dantza emankizunak egingo dituzte gazteekin.

Dokumentuaren akzioak