Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inoiz baino gertuago ikusiko dute itsasoa Aranon, zomorro eta mozorro artean

Dokumentuaren akzioak

Inoiz baino gertuago ikusiko dute itsasoa Aranon, zomorro eta mozorro artean

Gaur ospatuko dituzte inauteriak, goizeko puxka biltzearekin, arratsaldeko Zahagi Dantzarekin, eta aurtengo nobedarearekin: mozorroen desfilea, itsasoa gai hartuta.

Goiz iritsi dira inauteriak Ara­nora, eta gaur bertan ospatuko dituzte, egun osoko festa ederrarekin. Goizean goiz ekinen diote gainera, urtero bezala: goi­zeko 08:30etan abiatuko dira zomorroak Surotik, Izer eta Ala­bierrek lagunduta, puxka bil­tzera. Eta ondoren, elkarrekin eginen dute bazkaria. Ho­rre­tarako, hori bai, aurrez eman behar zen izena, Kontsejun.
Komunikabidea
Urumeako Kronika
Mota
Albistea
Data
2018/02/02
Lotura
Urumeako Kronika

Baina hori hasiera besterik ez da izanen. Arratsaldean, ez dute hutsik eginen aranoarrek, Zahagi Dantzarekin. 18:00ak aldera izanen da.

Mozorroen desfilea haurrek, aurtengo nobedadea

Eta afalorduaren aurretik, ilun­tzean, iritsiko da aurtengo no­bedadea: mozorroen desfilea eginen dute haurrek, 20:30etatik aurrera. Gainera, mozorroentzako gaia jarri dute, eta berezia izanen da: itsasoa. Gaur, beraz, han urrutian bakarrik ez, herrian bertan ere ikusiko dute itsasoa, aranoarrek.

Eta desfilearen ondoren, herri afariarekin borobilduko dute festa, 21:30etan. Andoni fe­nomenuak girotuta, ordu txi­ki­etara arte luzatuko da ziur! 

Orain bi urte, herriko gaztetxoek egin zuten Zahagi Dantza, ezustean, hariak etengabe jarraitu zezan.

 

Orain bi urte, herriko gaztetxoek egin zuten Zahagi Dantza, ezustean, hariak etengabe jarraitu zezan.

 

Dokumentuaren akzioak