Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inoiz baino erraldoi gehiago, biharko Umeen Eguneko kalejira eta lehiaketan

Dokumentuaren akzioak

Inoiz baino erraldoi gehiago, biharko Umeen Eguneko kalejira eta lehiaketan

Bihar haurrak baserritar jantziaz ateratzea eskatu dute Festa Batzordetik

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2006/07/22
Azpeitiko erraldoien festa hori urtetik urtera hazten doa eta aurten inoiz baino erraldoi gehiago elkartuko dira herriko kaleetan. Hain zuzen ere, 15 talde edo konpartsa eta guztira 48 erraldoi. Bergara, Deba, Oiartzun, Azkoitia, Bilbo, Hondarribia, Orduña, Amurrio, Legazpi, Irun, Zarautz, Elgoibar, Zangotza, Ordizia eta Azpeitiko erraldoiak dira bihar goiz eta eguerdi partean kalez kale eta plazan emanaldia eginez ibiliko direnak, eta bakoitza bere musika taldearekin gainera. Gehientsuenek dultzainero edo gaiteroen lagun- tza izango dute, baina badira trikiti musikaren doinuarekin dan- tzan ibiliko direnak ere.

Ibilbide berria

Aurten erraldoien kalejira ere besteetan baino luzeagoa izango da. Ibilbide berria prestatu dute Udal Festa Batzordeko antolatzaileek eta, horrela, orain arte Alde Zaharreko kaleetan bakarrik ibiltzen ziren erraldoiek aurten José de Artetxe eta Hartzubi alderako bidea ere hartuko dute. 11:30etan, umeen meza bukatutakoan, parrokia ataritik abiatuko da erraldoien desfilea, eta honako ibilibidea osatuko dute: Pérez Arregi, Erdi kalea, Eliz kalea, Santiago kalea, plaza Nagusia, Goiko kalea, José de Artetxe kalea, Ildefonso Gurrutxaga kalea, Hartzubia Hiribidea eta berriro plaza aldera, dantza lehiaketan parte hartzeko.

Baina erraldoiena ez da izango Umeen Egunaren hitzordu bakarra, ez horixe. Festari goiz ekingo diote gaztetxoek, 10:00etan Itsasiko txistulariek eta Bandako gazteek eskainiko duten goiz eresiarekin. Dianaren ondoren, 10:45etan aurtengo Umeen Korporazioa osatuko dutenen txanda etorriko da. Alkate, zinegotzi, go- tzai eta mikelete txikiek nagusiek egiten dutenaren antzera parrokirako bidea hartuko dute, han 11:00etatik aurrera bereziki umeei eskainita egingo den mezan parte hartzeko. Meza ondoren plazara itzuliko dira, erraldoiekin batera, eta 12:30etan harrera egingo zaie.

Umeen festak arratsaldean izango du jarraipena. 16:00etan erraldoi eta buruhandiak kalejiran aterako dira. 18:00etan, berriz, Bombero Toreroren ikuskizuna izango da zezen plazan, eta ondoren Nahidekena txaranga kalean. Eta eguna borobiltzeko, 20:30etan Gazteok taldeak kontzertua emango du plaza Nagusian.

Dokumentuaren akzioak