Iñigo Martinez dantzaria agertuko da "Ur handitan" telebista saioan. Irailaren 19an emitituko dute erreportajea eta laudioarrak bere ibilbidearen berri emango du; artearen esparruan, besteak beste. Laudioarrak iaz sortu zuen dantza garaikideko lana Davinia Descalsekin batera, eta hainbat lekutan aurkeztu dute, baita sariak jaso ere.
Davinia Descals artistarekin osatzen du taldea Iñigo Martinezek eta azken hilabeteotan zenbait emanaldi egin dituzte Galizian (A Coruñan), Kanariar Uharteetan (Garachicon) eta Grezian.