Dokumentuaren akzioak
Ingurutxoa, belaunaldi zaharretatik gazteenetara
Urteak daramatzate Bedaion Ingurutxoa
dantzatzen. «Juan Antonio Sarasola herriko txistulariak sortutako pieza
da Ingurutxoa», azaldu digute. «Zenbait urtez itzalpean egon zen eta
duela 23 urte berreskuratu genuen». Ordutik urtero dantzatzen dute
bedaiotarrek Ingurutxoa. Bikoteka dantzatzen da, hamabi bat bikote
aritu dira dantzan, guztira 24 bat lagun, beraz. Aurten gainera, hiru
belaunaldi ezberdin bildu ditu Ingurutxoak; izan ere, igandean dantzan
aritu ziren lagunetatik zaharrenak 60 urte ditu eta gazteenak 6
besterik ez.
Garbi dago belaunaldi berriek ere ikasi badute,
Bedaioko Ingurutxoak jarraipena izango duela. Tradizio bikaina benetan.
Ea beste 23 urte egiten dituzten!
Dokumentuaren akzioak