Dokumentuaren akzioak
Ingalaterratik Untzagara zazpi egunetan
Kezka Dantza Taldeak arrakasta lortu zuen Ingalaterran eta orain, Euskal Jaian parte hartzeko prest bueltatu da
Baina etxeko dantzariak, Kezka Dantza Taldeakoak, oso
momento berezian ailegatzen dira Euskal Jaiara. Joan den asteburuan
Ingalaterran egon ziren Sword Spectacular jaialdian parte hartzeko.
Bueltan, Oier Araolazak horrela deskribatzen du esperientzia.
«Emanaldiak izugarri joan dira, jendearen eta beste taldeen harrera oso
ona izan da. Harritu dira gure ezpatadantzarekin eta behin eta berriz
zoriondu gaituzte emanaldi guztietan. Bukaeran balorazioa egiterakoan
guztiak azpimarratzen zuten Euskal Herriko taldea, 'The Basque team'».
Dena dela, lana kostatu zaie horrelako maila ematea.
«Guretzat gogorra izan da. Ez gaude ohituta hainbeste aldiz dantza
egitera. Kontuan hartu behar da beste ezpatadantza batzuk ez direla
fisikoki hain exijenteak» aipatzen du. Guztira, Kezkako lagunek lau
aldiz egin zuten dantza larunbatean eta beste lau igandean. «Pila da
guretzat, baina preparatuta joan ginen rotazioak egiteko, lesioei aurre
egiteko... Ondo neurtu dugu eta gure jendea benetan zoragarri portatu
da».
Arku dantzen argazki ona
Horrelako ekitaldian parte hartu eta gero ez dago atsedenik, Euskal Jaia gainean dago eta. «Bete betean sartuta gaude asteburukoarekin, ilusio askorekin gainera». Aurten ere programa polita prestatu delakoan, Iruñako Duguna Dantza Taldearekin elkarlana indartu egin da. Ezpalak jaialdiaren barne hamabi taldek parte hartuko dute, horietatik zortzi Eibarren.
«Kanpoko taldeentzat, Iruña reklamo garbixeagoa da. San
Ferminak direla eta, oso ezaguna da atzerrian ere eta horrek asko
errezten du lana» azaltzen du Oierrek. «Aurtengo programa oso argazki
ona izan daiteke arku dan-tzak zer diren ikusteko. Programa oso
orekatua da eta taldeak oso desberdinak». Aukera honetan, mendez mende
dantza egin duten herrietatik etorriko dira, baita talde estrukturagoak
ere. «Kontraste horrek esparru guztia erakusteko aukera ematen digu».
Taldeak Frantzia, Galizia, Burgos, eta Kanarietatik datoz alde batetik
eta Iruña, Añorga, Oñati eta Eibartik bestetik.
Gaur jokoak eta antzerkia
Euskal Jaiaren asteburura hasiera emateko, gaur arratsaldean umeak jokatzeko aukera izango dute. Txikiak eta haien gurasoak parte hartzera deituak daude, betiko jokoetan parte hartzera. Beste aldetik, Arrate Kultur Elkarteak prestatutako ekitaldian Filamento Farolaria ikuskisuna emango du Xabi Larrea clown eta mimoa, kalean edo karpan euria badago.
GAUR BIHAR
Dokumentuaren akzioak