Indarrez beteta bueltatu da aurtengo Umore Azoka

Egilea
Hodei Torres · Ander Zarraga
Hedabidea
Hiruka
Lekua
Leioa
Mota
Albistea
Data
Lotura
Hiruka

Aurreko aste-akabuan, kaleko artisten nahitaezko topagunea izan da Leioa, eta, beste urte batez, XXII. Umore Azokara hurbildu ziren 27.000 ikusle baino gehiagok jaialdiaren erakargarritasuna berretsi zuten. Izurriteak eragindako aurreko urte bietako gorabeheren ostean, indarberrituta itzuli da aurtengo jaialdia. Denera, lau egunetan zehar, 90 emanaldi eskaini zituzten bertaratu ziren Euskal Herriko, espainiar Estatuko eta nazioarteko 40 konpainiek.

Umore Azokaren bideo-laburpena