Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauterietan Mairuak bueltan dira

Dokumentuaren akzioak

Inauterietan Mairuak bueltan dira

Otsailaren 18an egingo dituzte Mairuak, Emeki Emakume Elkarteak antolatuta. 20 bat baserri bisitatuko dituzte puska eske.
Egilea
Ane Mendizabal Sarriegi
Komunikabidea
Bidasoako Hitza
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2023/02/03
Lotura
Bidasoako Hitza

Mairuak 2019an.

Aurtengo inauterietan ere Emeki Emakume Elkarteak Mairuak antolatuko ditu. 1992an berreskuratu zuten usadio zaharra da. Baserriz baserri, Mairuez mozorrotuta, musika eta dantzaren bidez, puskak biltzea zen helburua. Arrautzak, txerri pusketak eta beste hainbat jaki bildu eta ondoren bazkari bat egiten zuten.

Hilaren 18an,  goizeko 10:00etan, Jaizkibel Kanping-ean bilduko dira. Inguruko baserrietatik hasi, gurutzetik igaro, Errandonea pasa eta baserriz baserri arituko dira dantzan Arroka Berrira heldu arte. Guztira 20 bat baserri bisitatzen dituzte puska eske. Arroka Berrin hamaiketakoa jango dute.

Elkartetik familian, haur eta gazteekin bertaratzeko deia egin dute. Izan ere, gazteek ohitura gutxinaka gutxinaka bereganatzea nahi dute usadio zaharra zabaltzeko.

Dokumentuaren akzioak