Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauterietako erritual propioa prestatzen ari dira Añorgan

Dokumentuaren akzioak

Inauterietako erritual propioa prestatzen ari dira Añorgan

Komunikabidea
Hirutxuloko Hitza
Tokia
Añorga
Mota
Albistea
Data
2022/02/21
Lotura
Hirutxuloko Hitza

dibertimendua

Inauteriak Donostiako kaleetara itzuliko dira, osasun egoerara egokitutako egitarauarekin. Otsailaren 26an eta 27an egingo dituzte desfile nagusiak. Erdiguneko desfileez gain, ordea, Donostiako Inauteriak auzo guztietara zabalduko dira. Añorgan, adibidez, eskaintza berri bat izango da, Dibertimentua izenekoa. Inauteriak ospatzeko erritual propioa sortu du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak.  “Komunitatea indartu eta erritualak berritzeko aukera izango dugu”, adierazi dute.

Egitasmoak auzotarrak inplikatu ditu eta hainbat belaunaldi elkarrekin lanean dabiltza. Azken hilabeteotan 90 bat lagun aritu dira emanaldia prestatzen. Azken entsegu orokorra larunbatean egin zuten, eta aste honetan azken ukituak egingo dituzte.  Larunbatean izango da Dibertimentua. Goizeko hamarretan hasiko dira, eta herri bazkari batekin bukatuko dute ospakizuna.

Añorgan dantzak, antzerkiak eta bertsoak tradizio handia dute. Urte askoan bereizita landu badira ere, Euskal Herrian asko dira diziplina hauek uztartzen dituzten ereduak: Maskaradak Zuberoan, Libertimendua Behe Nafarroan… Aspaldiko ideia batetik abiatuta, Añorgan ere euren errituala sortu dute: Dibertimentua. Horretarako, auzoko iruditeria bestelako elementuekin lotu dute. Dantzan.com webguneak entsegu batean hartutako irudiak bildu eta Dibertimentua prestatzen ari direnekin hitz egin du.

dibertimentua

Entsegua Añorgako frontoiaren ondoan.

Dokumentuaren akzioak