Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauterietako ekitaldiak herriz herri

Dokumentuaren akzioak

Inauterietako ekitaldiak herriz herri

Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2023/02/17
Lotura
Goierriko Hitza

ATAUN

  • Gaur. Joxemiel Barandiaran eskolako ziklo amaieretako haurren antzerki, dantza, bertso eta koreografia ikuskizuna, beste ikaskideentzat (atzo gurasoentzat egin zuten). Herri Antzokian, 09:30ean.

BEASAIN

  • Gaur. La Salle ikastetxeko txikienen kalejira 10:30. Dantzaldia ikastetxean, 14:40. Murumendin euskal inauteria. Dantzaldia eta txokolate-jana eskolako jolastokian, 15:00. Alkartasuna Lizeoan Mielotxini abestuko diote, 14:30. Ondoren, kalejira Loinazko San Martin plazaraino. Ondoren, dantzaldia. Andramendi Ikastolaren euskal inauteria Urbialde plazan, 16:00.
  • Bihar. Ostadar dantza taldearen inauteri herrikoia. Desfileari hasiera, Oriamendi kalean, 10:30. Amaiera Bideluze plaza, 13:30. Erromeria Elustondo anai-arrebekin, Loinazko San Martin plaza azpian, 19:00.
  • Bihar. Izartxo-La Salleko konpartsaren kalejira, 16:45ean.

EZKIO

  • Gaur. Inauteri festa eskolako kantxan. Merendola, 16:15. Hodei magoaren ikuskizuna, 17:15, eta disko festa, 18:15.

GABIRIA

  • Gaur. Balentzategi eskolakoen antzerki emanaldiak. Elizako saloian, 17:00etan.
  • Bihar. Mozorro festa herritar guztiei zuzenduta, arratsaldean, plazan.

IDIAZABAL

  • Gaur. Mozorrotuen desfilea, kalean, 15:15. Dantzaldia, futbito zelaian, 16:00etan. Txokolate-jana, guraso elkarteak prestatua.

ITSASO

  • Bihar. Inauteri festa. Gazte eta helduentzat jolasak eta jokoak, 19:30. Herri afaria Ostatuan, 21:00. Gauean, mozorrotuen festa.

LEGAZPI

  • Gaur. Ikastetxeetako haurren desfilea, Kale Nagusian, 16:15.
  • Gaur. Lintxen etorrera Doinua musika eskolakoen fanfarrearekin, 17:00.
  • Gaur. Alaitasuna errondailaren maritaxi kalejira, 18:30.
  • Bihar. Zapatuko Inauteri festa, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. Mozorrotzeko gaia: mafiak. Bazkaria, 14:30ean gaztetxean. 18:30ean karropoteoa eta desfilea. 23:00etan, erromeria Emaion taldearekin, gaztetxean.
  • Etzi. Luzaideko inauteriaren konpartsa, Sustraiak dantza taldeak antolatuta, 11:00. Laubiden elkartu, eta 12:00etan kalejira abiatu (Laubide, San Inazio, Juanastegi, Bikuña plaza, Plazaola kalea). Bazkaria Aitxurin, 14:00. Bigarren kalejira, 17:30 (Gernika plaza, Kale Zaharra, Kale Nagusia, Euskal Herria plaza). Lintxi agurra, Euskal Herria plazan, 19:00.

OLABERRIA

  • Gaur. Herri eskolakoen inauteri festa pilotalekuan, 15:15. Merienda haur, gazte eta gurasoentzat, 17:00. Jolasak haurrentzat, 17:30.

ORDIZIA

  • Gaur. Jakintza ikastolaren inauteri jaialdia. Lehen hezkuntzako ikasleek desfilea egingo dute mozorrotuta eta dantzan, 14:45.
  • Astelehena. Astelehen Inauteria Zuhaizti zentroan. Txokolate-jana, mozorro lehiaketa eta dantzaldia, 18:00.

ORMAIZTEGI

  • Gaur. San Andres eskolakoen mozorro festa, 14:15. Ondoren, 16:00-17:30 bitartean, Imanol DJarekin disko festa, Zubipen.

SEGURA

  • Gaur. Laiotz eskolakoen kalejira, mozorrotuta, 15:00etan. Mozorro jaialdia plazan, eta txokolate jana. Aurtengo mozorrorako gaia: historia.
  • Gaur. Hartzaren esnaera, ongietorria eta kalejira, 18:30 (ikus albistea behean).
  • Bihar. Urpekariak bertso antzerkia Botikaxahar kulturgunean, 17:00.
  • Etzi. Mendi elkarteak Tolosa aldera irteera antolatu du, 08:30. Ondoren, inauterietara.

URRETXU ETA ZUMARRAGA

  • Gaur. Ikastetxeen festa, 14:30ean: Gainzurikoak Gernikako Arbola plazan; Ikastolakoak Lizeoan; La Sallekoak Ispilla kiroldegian.
  • Gaur. Haurrentzat disko festa, 16:30-19:30 bitartean, Zelai Ariztiko karpan.
  • Bihar. Lurra taldearen inauteria, 09:00, plazan (ikus albistea behean).
  • Bihar. Iparragirre Balerdi musika bandaren kalejira, 11:30. Secundino Esnaola Musika Eskolako dantza ikasleen desfilea, 17:00.
  • Bihar. Dj festa Urretxuko Gernikako Arbola plazan, 18:00.
  • Etzi. Lizarriturri txistulari elkartearen kalejira, 09:00.

ZALDIBIA

  • Gaur. Lardizabal eskolakoen inauteri jaialdia plazan, 14:45.
  • Astelehena. Haurrentzat eta gaztetxoentzat puzgarriak, plazan. 10:00-13:30 eta 16:00-19:00. (Euria bada Resti pilotalekuan).

ZEGAMA

  • Gaur. Aitxuri herri eskolakoen inauteri jaialdia pilotalekuan, 14:30. Txokolate-jana eta buruhandiak kultur etxeko plazan, 16:30.
  • Gaur. Gazte Herexaren inauteria. Poteoa Skapaie elektrotxarangarekin, 20:00. Luntxa ostatuan, 22:00.

ZERAIN

  • Astelehena. Herri eskolakoen kalejira herriko kaleetan zehar, eta antzerkia plazan, 15:30.Aurtengo gaia: itsasoa. Txokolate-jana, Liztor Mendi elkartean, 16:30.

 

Dokumentuaren akzioak