Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauterien iragarpena egingo dute asteburu honetan Lizartzan txekor gibela janez

Dokumentuaren akzioak

Inauterien iragarpena egingo dute asteburu honetan Lizartzan txekor gibela janez

Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2006/02/07

Goizean zehar Otsolarko kideek txekorra hiltzeko parodia egingo dute garai bateko ohiturak gogoratuz eta ondoren, gibela jateari ekingo diote. Herritar guztiak gonbidatuta daude plazan eskainiko den gosarian parte har dezaten. Ondoren, musika eta dantzak ez dira faltako Lizartzako plazan dantzarien eskutik, dena den txarangak herriko baztarrak alaituko ditu. Herritarrak eta bisitariak ere har dezakete parte egingo duten kalejiran.



Inauteriak 18 eta 19an



Dena den, inauteri egunak datorre asteburuan izango dira Lizartzan, hilak 18 eta 19an. Eskolako ikasle eta irakasleek emango diete hasiera aurtengo jaiei ostiralean eurek ere mozorrotuta aterako baitira. Larunbatean, berriz, usadio zaharrak jarraituz, goizeko 7etan kalejiran ibiliko dira dantzariak txantxo eta txistulariekin. Ordu erdi beranduago, puske biltze irteera dantzariak ospeletik eta txantxoak berriz euterarik. Goizeko 9:30ak aldera berriz, Etxe Zahar baserrian geldialdia gosaltzeko egingo dute denek eta txanda egingo dute puske biltze ibilaldian. Eguerdia partean berriz, mozorro gurdi eta txaranga irteera izango da Errota ataritik.



Arratsaldeko 13:30etan berriz, inauteriaren partaide guztiak Arrate zubian elkartuko dira kalejirarako. Bitartean gazteak eskean ibiliko dira, baina arratsaldeko 6etan gurdiak eta mozorroak kale nagusian behera etorriko dira bat eginez denak plazako ikuskizunean parte hartzeko. Gauean, 9ak aldera iragarrita dago afaria pilotalekuan.



Igandean jai giroa nagusituko da berriz ere, Lizartzan. Goizean Agintari doinuz lagunduta agintari eta dantzariak meza nagusira joango dira. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da herritar guztientzat. Bitartean dantzariek herriko puske biltzeari ekingo diote eta gurdiak eta mozorroak txarangaz lagunduta ibiliko dira herrian barna. Plazan egingo dira Lizartzako inauteri dantzak berriz ere eta ondoren denak, Aiztondo pilotalekuan izango den txekor jatera joango dira.



Arratsaldean zehar ez da faltako animazioa, txaranga, dantza soka, dultzainero, zozketak eta sariak Lizartzan.



Aurtengo, inauterieei amaiera emateko 'ijito erretzea' egingo da eta indarrak gelditzen badira gauera arte festan jarraitu dute herritarrek.

Dokumentuaren akzioak