Dokumentuaren akzioak
Inauterien inguruko hitzaldia eskaini zuen Maddi Dorronsorok
Lizartzako Inauteriak berriro ospatuko dira aurten, osasun egoerara moldatuta, eta giroan sartzeko Maddi Dorronsoro antropologoak Gipuzkoako Inauterien inguruko hitzaldia eman zuen.
Azken hilabeteetan Labayru Fundazioak Eusko Jaurlaritzarentzat egin duen gaiaren inguruko ikerketaz arduratu da Dorronsoro eta Gipuzkoako herrietan antolatzen diren Inauteri jaien inguruko ikerketa egin du. Horien artean Lizartzan ere izan zen eta lanaren emaitza aurkeztu zuen hitzaldian. Honela, Donostiako, Legazpiko, Errenteriako, Azpeitiako edota Abaltzisketako Inauterietan, beste hainbat herriren artean, egiten dena ezagutu zuten bertaratuek.
Dokumentuaren akzioak