Dokumentuaren akzioak
Inauterien atariko jaia egingo da Lizartzan eta diskoaren dantzak eskainiko dira gaur
Lizartzarrek ez dute ohitura hori galdu egin nahi izan eta aldatu egin dute presentazioa, baina gibela dastatzeko aukera izango dute aurten ere. Bestalde ohi den modura, inauterietarako aukeratzen diren herriko ordezkariak plazan izango dira beraien oniritzia emateko.
Astean zehar hilko duten txekorra datorren asteburuan, hilak 22 eta 23an ospatuko direnez inauterietan Lizartzan egingo den herri bazkarian dastatuko da.
10. urteurrena
Badira 10 urte Lizartzan inauterietako ospakizunekin hasi zirela, berrogei eta sei urte geldirik egon eta gero eta mementuz behintzat gustora daude emaitzekin Otsolar taldekoak. Otsolar dantza taldekoak ibili dira lan horietan eta data berezi hori ospatzeko duela aste pare bat disko bat kaleratu zuten.
Lizartzako Txirrita elkartean aurkeztu berri dute Otsolar dantza taldeko kideek inauterietako fandangoak, kalejirak, habanerak, baltsak eta bestelako 37 doinu biltzen dituen disko berria. Baina gaur lehenengo aldiz, Lizartzako inauterietan entzun ahal izango dira zuzenean abesti guztiak eta horietako hamaika dantzatuko dituzte herriko plazan eguraldia laguntzen badute Otsolar dantzari txiki eta handiek jende aurrean.
Otsolarrekoek diska hau Hernialdeko Txepe C.B estudioan grabatu dute. Bertan, Kaxiano zenaren inauterietako kantak bilduta daude. Lizartzako itsuak eta Jexux Mari Esnaolak idatzitako hainbat kantekin osatuta dago disko hau eta honen grabaketan, denetara, herriko hogei eta hamar lagunek hartu dute parte, ahaztu gabe herriko hainbat musikalari izan dira doinuen arduradun. Ordu asko sartuak dira Hernialdeko estudioan emaitz bikain bat lor-tzeko.
Aldizkaria
Otsolar dantza taldeak eginda Lizartzako ihauteriak 2003 aldizkaria banatu da herriko etxeetan eta gogoan izan dute inauteriak berreskuratzeko lanak nondik nora joan ziren. Bestalde, Baserritar jantzi, herri baten aztarna izenburuko erreportaia aurkitu daiteke bertan, hainbat bitxikeri eta datu interesgarri ematen direlarik. Diskoaren grabaketaren gora-beherei buruz mintzatu dira aldizkari honetan eta herriko eskolako haurrak ere ageri dirabestuz.
Fernando Rojok berriz, ihauterien interpreatzio bat egin du eta bestelako kontuak ere ageri dira aurtengo inauterietako alean.
Dokumentuaren akzioak