Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteriekin egun haundia, gaur zortzi

Dokumentuaren akzioak

Inauteriekin egun haundia, gaur zortzi

Datorren larunbatean ospatuko dituzte Inauteriak, Aranon, Superheroiz jantzita.

Dena prest daukate aranoarrek, Inauteriak ospatzeko. Urumea bailaran aurrenekoak izanen dira, eta egun osoko festa antolatu dute, datorren larunbatean; otsailaren 23an.
Komunikabidea
Kronika
Tokia
Arano
Mota
Albistea
Data
2019/02/16
Lotura
Kronika

 Puska biltzearekin hasiko dute eguna zomorroek, Izer eta Alabier trikitilarien laguntzaz; eta bazkaria eginen dute gero, Kontsejun. Datorren ostegune­ra arte dago epea, apuntatze­ko.

Arratsaldean, berriz, Zahagi Dantza izanen da, eta hori antolatzeko, gaubela bat eginen dute datozen egunetan, gaztetxoekin. Zahagi Dantzaren ondoren, txikien desfilea izanen da Maisu­e­nean, Superheroiz jantzita, haur zein heldu.

Eta festa borobiltzeko, elkarrekin afaldu eta musika bereziaz gozatuko dute, Orkestriña Band Jazpanarekin dantzan.

Umore ederrean ospatuko dituzte aurten ere, Aranoko inauteriak.

Umore ederrean ospatuko dituzte aurten ere, Aranoko inauteriak.

Dokumentuaren akzioak