Dokumentuaren akzioak
Inauteriei buruz aspaldiko gauzak ikasiz
Joxe Mari Narbartek azalpenak eman zizkien herriko gazteei bere garaian zahagi dantza dantzatzen zuten erari buruz
Narbarte 'Zagia' izandakoa da eta diapositiba batzuk ikusi ahal izan zituzten Gazte Txokora joandako lagunek. Lehengo eta oraingo argazkiekin, goizuetarrak azalpenak eman zizkien nola dantzatzen zuten leheno kontatuz eta erakutsiz hainbat gauza interesgarri, berak esaten duenez «oraingo gazteak oso desberdin dantzatzen» omen dute eta. Gustora egon ziren gazteak zagi-dantzako kontu zaharrak entzuten.
Igandean hasiko dira aurten
Dena prest dute dagoeneko Goizuetan aurtengo inauteriei hasiera emateko. Igandean, martxoak 2 izango da lehen eguna eta ohi bezala gaztetxoak izango dira eguneko protagonistak. Arratsaldeko 5etatik aurrera herrian barna ibiliko dira soinujoleak lagun dituztelarik Zahagi dantza eskaintzen. Gero, 18:30ean iragarrita dago dantzaldia Aierrik taldearekin. Gaueko 21:30ean mozorroen afaria izango da.
Astelehenean berriz, mozorroen Taldea, goizeko 8etan aterako da puskak biltzera eta egun osoan baserriz baserri ibiliko dira. Arratsaldeko 6ak aldera itzuliko dira herrira, dultzaineroek lagunduta. Ondotik dantzaldia izango da plazan. Gaueko 21:30ean berriz, afaria antolatu dute eta ondotik berriz, dan-tzaldia plazan goizaldera arte.
Bestalde, goizeko 10etan plaza apianduko dute eta ondoren hamaiketakoa izango da. Konparsa aurtengoan 60. eta 70. hamarkadetako mozorroz jantzirik kalean barna ibiliko dira. 13:30etan Umore Ona elkartean bazkaria izango da. Ondoren 'Piratas del Caribe' filma eskainiko da eta umeentzako taielrrak egongo dira. Arratsaldeko 16:30ean futbito txapelketa eta altxorraren bila ibiliko dira.
Arratsaldeko 18:00etan berriz, txokolatea banatuko da. Gero, mozorroen etorrera izango da herrira dultzaineroen laguntzarekin. Gero, 7etatik aurrera Aierrik talderekin erromeria izango da eta gauean 10etatik aurrera mozorroen afaria.
Asteartean mozorroen gosaria izango da eta ondoren eskean ibiliko dira herrian barna. Arratsaldeko 14:00ak aldera bazkaria iragarrita dago arratsaldeko 5etan Zahagi dan-tza. Iluntzeko 19:00etatik aurrera Gugaz taldearekin dantzaldia. Ilun-tzeko 8etan karroen desfilea eta gero, mozorroen afaria. 23:30etan dantzaldia Gugaz taldearekin.
Astearte iñote ondorengo larunbata, martxoak 8, izango da Goizuetako karnabaletako azken eguna. Ohi bezala, kontuak egingo dituzte egun horretan Mozorroen Taldeko kideek. Eguerdiko 12etan pilota partidak iragarri dituzte egun horretarako. Ondoren, 14etan mozorroen bazkaria egongo da eta 17:30etan poteoa Igandea txarangarekin Izkiña tabernatik hasita. Gauean konztertua Gaztetxean Skabidean eta DJ Josebitarekin.
Dokumentuaren akzioak