Dokumentuaren akzioak
Inauteriak prestatzen joateko gibela dastatuko dute bihar
Urtarrilaren 29, larunbata, eta 30ean, igandea, izango dira aurtengo inauteriak eta horretarako egitaraua zabala prestatu da. Goizeko 7etarako txistulariak prest izango dira kalejiran ibiltzeko, dantzari eta txangoak ondoan izango dituztelarik. Ondoren, 9:30ak aldera Etxezahar baserrian gosaria prest izango dute indarrak hartzeko.
Eguerdiko 12etan berriz, Errotako ataritik mozorroak eta burdik aterako dira txaranga eta guzti. Jai giroa ez da hor amaituko eta igandean ere, mozorrotzeko aukera izango da Lizartzan. Txistulariak Agintari doinua eskainiko du, goizean goiz. Ondoren, salda beroa eta txistorra banatuko da eta egun guztian zehar, herriko kaleetan mozorro ugari ikusi ahal izango dira. Inauteriei agur esan aurretik txekorra jan beharko da eta gero, gerokoak.
Dokumentuaren akzioak