Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteriak, janzkera edo jarrera?

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak, janzkera edo jarrera?

Egilea
Martxelo Otamendi
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2025/02/20
Lotura
Berria

Hurre dauzkagu inauteriak, eta, horien harira, eztabaidarako gai interesgarria sortu dute azken urteotan migranteekin gertuko lan handia egiten duten gizarte taldeek. Landa herrietako inauterietan (Ituren, Lantz…) eta hiri inauterietan, ohikoa da herritarrak txantxoz janztea, antzezpen laburrak, desfileak… egitea. Inauteriak berezkoa du txantxa, eta, zorionez, baita transgresioa ere. Era horretako osagarririk gabe, ez litzateke inauteria izango. Horrela izan da baita agintari politikoek eta erlijiosoek inauteriak ezabatu nahi izan zituztenean ere.

Migranteekin lan egiten duten taldeek ohartarazi digute arriskugarria dela —sor dezakegun estigmatizazioagatik— kolektibo arrazializatu horiek irudikatzea egingo ditugun txantxetan; alegia, zuriak protagonista diren egoerak bakarrik erabiltzea herritarrei irribarrea sortzeko. 

Transgresioa tartean dela, txantxaren eta errespetu faltaren arteko muga oso estua dela onartuta, non dago arazo nagusia, janzkeran edo jarreran? Berdin mozorrotuta doazen bi pertsonak oso jarrera desberdinak eta kontrajarriak erakuts ditzakete: errespetuzkoa batek, iraingarria besteak. Ez al litzateke egokiago kritika jarreran jartzea, eta ez horrenbeste atrezzoan? 

Estigmatizatzen ditu gurekin bizi diren mexikarrak mariatxiz jantzitako talde batek? Errespetuz egiten badut

Dokumentuaren akzioak