Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteriak hobe ezagutzeko hitzorduak Donibane Lohizunen

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak hobe ezagutzeko hitzorduak Donibane Lohizunen

Ihauteri eta Begiraleak elkarteekin batera, Donibane Lohizuneko Hiriak hainbat ospakizun proposatuko ditu Ihaute garaian (Sorgin Gaua, Hartza Eguna, …). Horren ondoan, Euskal kultur erakundeak hitzordu batzu antolatuko ditu Kultur Zerbitzuarekin batera Euskal Ihauterien ezagutzeko eta ulermen giltza batzuen emateko.
Komunikabidea
Eke
Mota
Albistea
Data
2015/02/06
Lotura
Eke

Alde batetik, Euskal Ihauteriak erakusketa Ducontenia gelan aurkeztua izanen da 2015eko otsailaren 11tik martxoaren 8ra. Beñat Zintzo Garmendiaren erakusketa pedagogikoak 180 à 200 argazki elkartzen ditu. Euskal Herri osoko ihauterien ezagutzeko parada eskaintzen du, 10 gai berezien bidez. Erakusketa elebiduna da eta sartzea dohainik .

Bestalde, Beñat Zintzo Garmendiak berak mintzaldi bat emanen du otsailaren 8an, igandez, 11:00etan Portuko Erretegian, Euskal Ihauteriak gaiaren inguruan. Azken 20 urteetan zehar, Beñat Zintzo Garmendia Pirineoetako bi aldeetan ibili da Ihauteri ezberdinak lantzen. Aztertu, bilatu, analisatu eta argazkitan hartu egin ditu ikerleak. Mintzaldi horretan, ulermen gako batzu aurkeztuko dizkigu Euskal Ihauteriak eta beren erritoak hobe ezagutzeko. Ihauterietako pertsonaia famatuen ezagutzera eramanen gaitu hala nola Hartza, Lapurdiko kaskarotak, Kotilun Gorria, (arratsaldean itxura garaikideago batean atxemanen duguna). Euskal Ihauterien berezitasuna argitan ezartzeaz gain, Europako beste ihauteriekilako antzekotasunak aipatuko ditu ere.  Mintzaldia frantsesez izanen da eta sartzea dohainik.

Azkenik,  Bardozeko KSI taldeak Neo Kotilun ikusgarria proposatuko du otsailaren 8an, igandez, 14:00etatik goiti. Ibilaldi alaitua izanen da Donibaneko karriketan (abiatzea Louis XIV. plazan) eta 16:00etatik goiti emanaldi berezia. Kotilun Gorri, Lapurtar ihauteriko pertsonaia maskaduna, misterioz beterik egoten da ; magikoa dela erran dezakegu... erdi sorgina. Neo Kotilun emanaldiarekin, 7 Kotilun Gorri berri ikusiko ditugu, bakoitza bere ezaugarri eta nortasunarekin, musikak eta dantzak eramanik.

 

Inauteriak hobe ezagutzeko hitzorduak Donibane Lohizunen

Zubietako joaldunak - 2015 (argazkia: Eire Vila, Naiara Martin - Dantzan.eus - CC-BY)         

Xehetasunak


Dokumentuaren akzioak