Aitzinera begira, abenduaren 3an, ortziralean 19:30ean, Euskal ihauterietako errituak eta sinbolikoak hitzaldia emanen du Beñat Zintzo-Garmendiak Mediatekan. Sarrera urririk izanen da.
Abenduaren 6an ireki eta otsailaren 6ra bitarte, Zintzo-Garmendia beraren Ihauterietako praktikak Euskal Herriko zazpi probintzietan argazki erakusketa ikusgai izanen da Mediatekan. Autoreak kasik hogeita hamar urtez egindako bilduma baten emaitza da, ahozko datu, argazki eta lekukotasunei buruzkoa. Erakusketa honen bidez, ohiturazko praktika horien garapena eta zenbait erritu ulertzen ahalko dira.