Dokumentuaren akzioak
Inauteriak hasi dira
Primeran hasi dira Lizartzako inauteriak. Atzokoan herriko pilotalekuan burutu zen Otsolar dantza taldekoek antolatutako jaialdia. Bertan, antzerkia, dantza saioa eta pregoia izan ziren lehenak.
Euren harridura azaldu zuten, atzo Lizartzan txekor festa zela ospatzen zena uste zutelako, baina honen berririk ez izan arren country doinuak hurbildu zituzten. Gero, herriko aktoreek euren antzerki lana eskaini zuten Inauterietako udal ordezkariak txekorraren gibela dastatzen zuten bitartean.
Otsolar dantza taldekoen txanda iritsi zen gero. Malentxo Arrospidek prestatzen dituen gaztetxoak izan ziren lehenak euren saioa eskaintzen. Primeran aritu ziren lizartzar gazteak.
Garbi erakutsi zuten lan handia egiten dutela Otsolarrekoek herriko dantzak mantentzen. Doinu moderno eta alaitsuekin Euskal Herrian hain ezagunak diren dantzak ere eskaini zituzten. Dantzari nagusiek ere euren protagonismoa izan zuten pilotalekuan.
Arratsaldean berriz, kantu potea egin zen herrian barna, aspaldiko doinuak berreskuratuz.
Dokumentuaren akzioak