Dokumentuaren akzioak
Inauteriak asteburu honetan ospatzeko dena prest dute Lizartzan
Larunbatean, hilak 18, goizean goiz hitzordua jarrita dute puskak biltzea joateko. Izan ere, goizeko 7etan kalejiran aterako dira Otsolar dantza taldeko dantzariak, txantxoak eta herriko txistulariak. Ordu erdi geroago, puska biltzeari ekingo diote eta iragarri dutenez dantzariak txantxoekin ospeletik ibiliko dira. Goizeko 9:30etan berriz, Etxe zahar baserrira joko dute bertan gosaria prest izango baitute. Eskean dabiltzan bitartean, eguerdiko 12:30ak alder,a mozorro, burdi eta txarangako kideak Errota atarian elkartuko dira eta ordubete geroago Arrateko zubitik abiatuko dira herrialdera kalejiran. 6etan, burdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan elkartuko dira eta gero kalejiran aterako dira berriz plazarino. Bertan, sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatu ahal izango da eta Lizartzako taloegileen taloak jan. Ondoren, triki poteoa egingo da. Gaueko 9etan koadrila arteko afaria Aztinondo sagardotegian gaztain erre eta guzti.
Igandean, 11etan txistularien 'agintarien doinuaz' lagundurik agintari eta dantzariak mezetara joango dira. 12etan dantzariak kalejiran ibiliko dira puske biltzekoekin, burdi, mozorro eta txaragakoekin kalez kale. 13ean Lizartzako inauteri dantzak ikusi ahal izango dira Otsolar dantzariek eskainita eta ondoren bazkaria pilotalekuan. Ondoren, jokuak, dantza, kantak... eta amaitzeko 'ijitua' erreko dute'.
Dokumentuaren akzioak