Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteriak argazkitan

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak argazkitan

Iñaki Bergarak inauteriak gai hartuta ateratako argazkiak ikus daitezke Berriozarren eta Noainen

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/02/10

Berriozarren ireki duten erakusketa Altsasuko, Luzaideko, Iturengo eta Zubietako inauterietan ateratako 35 argazkik osatzen dute. Astelehenetik ostirala arte ikus daitezke, Artekale kaleko kulturetxean, 18:30etik 20:30era. Noaingo erakusketa, aldiz, Lesakan, Arizkunen, Lantzen eta Goizuetan ateratako irudiek osatzen dute, 45 guztira. Hilaren 23a bitartean izango dira argazkiok ikusgai, 17:00etatik 20:00ak bitartean. Antolatzaileen asmoa inauterietako pertsonaiak herritarrei gerturatzea da, eta, bide batez, inauteriei susperraldi moduko bat ematen ahalegintzea.

USADIO ZAHARRA. Izan ere, tradizio handiko festa eta ospakizunak izaten dira inauteriak Nafarroako herri askotan. Herritarrek oso gertuko dituzte pertsonaia eta istorio horiek, eta herritar askok parte hartzen dute inauterietako ekitaldi, dantza, antzezlan eta istorioetan. Ohitura zaharra da, eta oraindik bizi-bizirik dago.

Iñaki Bergararen argazkiek Altsasuko Momotxorroak, Lesakako Zakuzaharrak eta Luzaideko Bolantak dituzte protagonista. Edota Iturengo eta Zubietako Joaldunak, Lantzeko Ziripot eta Miel Otxin eta Goizuetako ikazkinak. Horiek guztiak daude ikusgai Noainen eta Berriozarren bildu dituzten 70 argazkietan. Izenburuak dioen moduan, inauteri garaian gaudelako.

 

Non zer

Berriozar

Lekua. Artekale kaleko Kulturetxean.

Eguna. Otsailaren 15a arte.

Ordutegia. Astelehenetik ostegunera, 18:30-20:30.

Erakusketa. Altsasu, Luzaide, Ituren eta Zubietako inauterietan ateratako 35 argazki.


Noain

Lekua. Kultur etxean.

Eguna. Otsailaren 23a arte.

Ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00.

Erakusketa. Lesaka, Arizkun, Lantz eta Goizuetan ateratako 45 argazki.

Dokumentuaren akzioak