Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteriak aldarrikatu dituzte Oñatin bideoklip berri batekin

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak aldarrikatu dituzte Oñatin bideoklip berri batekin

Egilea
Itziar Larrañaga Sarasola
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2023/02/08
Lotura
Goiena

Oñatiko Inauteri Taldeak gaur sareratu du Kale Zaharra abestiaren bideoklipa, eta argitaratu bezain pronto, ziztu bizian zabaldu da.

Dagoeneko ezagunak diren txokolatero, konde, kondesa, dantzari, hartza... dira bideoko protagonistak. Bazterrak kolorez eta musikaz bustiko dituztela aurreratu dute, herritik eta herriarentzako izan nahi duten jai hauetan. 

'Kale Zaharra'

Hurretik egitasmoaren baitan, Oñatiko Inauterietako Dantzen eta Doinuen atalean, honakoa azaltzen da Kale Zaharra kantuaren inguruan:

"Dantza hau kalejira bezela erabiltzen da. Batetik bestera mugitzeko erabiltzen den dantza bat da. 16 pertsonez osatutako bi errenkadetan osatzen dira taldeak.
Dantzatu beharreko urratsak kapitainak markatzen ditu. Dantza honen melodia Antonino Ibarrondorena da eta Iñaki Olaldek letra jarri zion propio Iñauteritarako".

Horrela dio letrak:
Iñauteri jaietan txantxiku herrian Iñauteri jaietan udaberri atarian (bis)
Dantza zahar, dantza berri
Oin, hatz(oñatz) eta gerri
dantza berri, dantza zahar
orain motel gero azkar
Bazterrak musikaz eta kolorez bustiak
herritik eta herrixantzat
dantzari, pertsonai eta piztiak
musikaren doinuan
biluztuz guztiak
lotsatatik senda ditzagun
mozorro azpiak

Dokumentuaren akzioak