Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri hotsa, dulundan

Dokumentuaren akzioak

Inauteri hotsa, dulundan

Nafarroako hainbat herritan hasiak dira inauteriak ospatzen. Gaur, Euskal Herri osora zabalduko da joareen dulunda. Zubietatik Iturenerako bidea egingo dute, eta alderantzizkoa bihar. Iturenen, festa giroan, bidean diren joareen zain dira herritarrak eta bertako ttuntturroak.
Egilea
Iker Tubia
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2017/01/30
Lotura
Berria

Otsailean mendira joan ohi ziren Malerrekako gazteak, lanera. Horregatik, gazteak herrian zirela ospatu izan dituzte inauteriak beti. Lehen, bilera egiten zuten urtero, eguna zehazteko. Orain, jakina da noiz hartzen duten bidea joaldunek: urtarrilaren azken asteburuan. Ostegunetik ari dira festan, baina gaur eta bihar joko du goia jaiak.

Zubietarren eta aurtiztarren ttuntturroak Iturenerako bidean dira gaur. Bihar, bisita itzuliko diete.

Bidea egin dute eta Iturenen elkartu dira guztiak. 14:30ak aldean.

Haien atzetik, Euskal Herri osora zabalduz joango dira inauterietako ospakizunak, eta toki gehienetan Tolosakoekin batera ospatuko dituzte, otsailaren 23tik aurrera. Uitzikoak izan ziren jaiak ospatzen aurrenak, urtarrilaren 14an eta 15ean.

Nafarroako hainbat herritan hasiak dira inauteriak ospatzen. Gaur, Euskal Herri osora zabalduko da joareen dulunda. Zubietatik Iturenerako bidea egin dute, eta alderantzizkoa bihar. BIDEOA: Iturenen, festa giroan ibili dira herritarrak eta bertako ttuntturroak.

Dokumentuaren akzioak